Albisteak
Atzealdea

EUSKARAZ BIZI AHAL GARA

‘Euskaraz bizi ahal gara!’ Hitzaldia Urriak 24 osteguna (19:00) Udaletxeko Areto Nagusia Lizartza

2019·10·17


❓Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak Tolosaldean? Zenbateraino bizi gaitezke euskaraz Lizartzan eta zenbat erabiltzen dugu? Zerk garamatza batzuetan euskara ez erabiltzera? Galdera hauei erantzuteko asmoz, herriz herriko hitzaldi zikloa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ izenburupean. Urriaren 24ean, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian hitzaldia emango dute Xabier Bengoetxea eta Amaia Doyague Galtzaundiko kideek.