Albisteak
Atzealdea

Herri lanetarako kontrataziorako deialdia

Herri lanetarako langile baten denboraldiko kontrataziorako deialdia

2021·05·21


HERRI LANETARAKO LANGILE BATEN DENBORALDIKO KONTRATAZIORAKO DEIALDIA

 

Lizartzako Udalak, herriko lanetarako langile bat kontratatu behar du.

 

Betebeharreko baldintzak:

 

a) Euskaraz jakitea ezinbestekoa izango da.

b) Curriculum-a aurkeztu beharko da.

c) Lizartzan erroldatuta egotea baloratuko da.

d) Igeltsaritza, Elektrizitatea eta Iturgintzan esperientzia eta jakintza baloratuko dira.

e) Lanposturako beharrezko diren tresna edo makineriak erabiltzen jakitea baloratuko da.

f) Bere zerga-betebeharrak egunean dituela ziurtatzen duen agiria edo kontratazio-organoak ziurtagiri hori zuzenean lortzeko baimena.

g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

h) Gidatzeko baimena B1 edukitzea

 

Lanpostuaren gutxieneko zereginak, hauek izango dira:

 

  1. Postuari dagozkion eginkizunak egoki betetzearren, eskatutako eta agindutako lanak egitea.

  2. Deskribatutako eginkizunez gain, helburuak lortzeko eskatzen eta legez inposatzen zaizkion beste batzuk ere burutu, dagozkion ahalmenen eta gaitasunen arabera.

 

Lanpostuaren baldintzak:

 

  1. Iraupena: 6 hilabete

  2. Lanegunak: Astelehenetik ostiralera.

  3. Hilabeteko frogaldia.

 

Izena emateko epea: EKAINAren 4ean, eguerdiko 13:00etan amaituko da.

 

Eskaerak, behar bezala bete ondoren, curriculum-arekin batera, Lizartzako Udalaren Erregistro Nagusian erregistratuko dira.

 

OHARRA: Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten kasu praktiko batzuk burutu ahal izango dira, experientzia baloratu ahal izateko.

 

Lizartzan, 2021eko maiatzaren 19an

ALKATEAK

 

Izpta: Iñaki Azpiroz Beldarrain