Berriak
Atzealdea

Iñauteriei mozorroa eranzten

Hitzaldia eta mokadutxoa Otsailak 1 ostirala, 19:30etan Lizartzako kulturgunean

2019·01·28


Iñauterien mozorroa eranzten hitzaldia eta

mokadutxoa Lizartzan

Gaia: Negu festak, puska biltzea, euskal dantzak eta genero ikuspegia

Hizlaria: Oier Araolaza Arrieta

Noiz eta non? Otsailak 1, ostirala 19.30tan Lizartzako Kulturgunean

Antolatzailea : Otsolar Dantza Taldea

Lizartzako iñauteriak testuinguru zabalago batean kokatu eta ikusiko ditugu,

mozorroak, dantzariak eta puska biltzeak, Euskal Herrian eta Europako hainbat

herrialdetan ospatzen direnekin alderatuz. Dantzan emakumeek jokatu duten

paperarekin eta horren inguruan izan diren gora-beherekin lotuko ditugu inauteriak,

izan ere, XXI. mendean, Lizartzako inauteri-dantzak aitzindariak izan baitira

horretan. Hizlaria:

Oier Araolaza Arrieta, dantzaria eta eibartarra da. Dantzan.eus webgunearen

sortzailea eta editorea da, euskal dantza eta generoaren inguruan doktore tesia

egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean Mikel Laboa katedraren babesean.

Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua,

Musikologian egin zituen doktore ikastaroak, Artearen Historian ikasketa aurreratuen

agiria eskuratu zuen, EHUn Euskal dantzari buruzko ikasketetan irakasle aritu da eta

Dantzaren goi mailako eskolan euskal dantza irakaslea izan da. “Euskal Dantza”

(Etxepare,2012) liburuaren egilea da eta Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea azken

9 urteetan.