Gune ixila

Lizartzako Udalak ixiltasunean ikasteko areto berri bat prestatu du. Hona hemen bere ezaugarriak:

 

• Soilik ikasteko da

• Erabiltzaile kopurua gehienez: 6

Oharra: momentu honetan Covid-19aren segurtasun neurrien ondorioz 4 erabiltzaile onartuko dira gehienez.

 

• Adina: 18 urtetik aurrera

• Kokapena: liburutegi parean dagoen gelan

• Ordutegia astelehenetik  ostiralera:

    08:00-14:00

    16:00-19:00

Oharra 1: asteazken arratsaldetan itxita.

Oharra 2: astean zehar erreserba ezin da egin.

 

• Asteburuetan lokala erabiltzeko aukera dago. Erreserba astean zehar liburutegian egin behar da. 

Ondoren ostiralean Udaletxean edo liburutegian giltza hartu eta astelehenean itzuli beharko da. Erabiltzaile bakoitzak erreserba bat bete beharko du. Erreserbak bakarkakoak dira.

• Gunearen erabilera okerra egitearen ondorioz gerta daitezkeen kalteak, erabiltzailearen erantzunkizuna izango dira.

• Covid-19 dela eta osasun neurri guztiak bete behar dira aretoan.

 

Asteburuko eskaera egiteko eskaera orria