Lizartzako Udalak birziklaperen aldeko apustu sendoa egiten du. Hondakinak gaika banatu eta dagokion guneetan egoki uztea ezinbestekoa da.
- Papera eta kartoia: kontainer urdinak erabili
- Plastikoa: kontainer horiak erabili
- Beira: kontainer borobil berdeak erabili
- Errefusa: kontainer berde txikiak erabili. Giltzapean egon hoi diren kontainer hauek numeratuak daude. Udalak definitutako kontainer zenbakian bota behar da beti.
- Organikoa: Lizartzako Udalak konpostaren aldeko apustua egiten du kasu honetan. Herrian zehar 5 gune prestatu dira eta famili bakoitzak Udalak definitutako gunean bota behar du Organikoa.
- Traste zaharren bilketa: hilabeteko bigarren ostegun bezperan (asteazkena) soilik atera daitezke hondakin hauek ohiko lekuetara.
OHARRAK:
1- Lizartzara bizitzera etorri den biztanle berria bazara, jarri harremanetan Udal bulegoekin eta bertan zehaztuko dizute zure hondakinen Guneak zeintzuk diren.
2- Konpostari buruzko informazio gehigarria:
Konposta egiteko eskuliburua:
http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/down/konposta%20gida-trz.pdf
Etxe konposta. Aldundia:
http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/eu/index.asp