Web edukia bistaratu
Kultura
Sailak ematen dituen zerbitzuak
- Herriko elkarte zein norbanakoei kultur ekimenak bideratzeko diru-laguntzak ematea.
- Herriko kultura elkarte eta taldeekin kultur arloko koordinazioa eta sustapena.
- Lizartzako jaiak antolatzea.
- Herriko kultur agenda koordinatu eta argitaratzea.
- Udal baliabide eta azpiegiturak herriko kultur elkarteen eskura jartzea.
Elkarlanean aritzen garen kultur erakundeak
- Kalamatrike Euskara eta Kultura taldea: Lizartzan antolatzen diren hainbat kultur ekitaldiren antolaketa burutzen dute. Batzuk aipatzearren, Udako kultur ekitaldiak, Zinea Kalean, Gau Beltza, Kulturaldia…
- Otsolar dantza taldea: ikasturtean zehar Euskal Dantza ikastaroak antolatzeaz arduratzen da. Lizartzako Ihauterien antolaketa ere bere gain hartua du. Bukatzeko azpimarratu Lizartzako Dantzak mantentzeko egiten duten lana.
- Isk&bila txaranga: Herritarrez osatutako talde irekia da. Herriko ekitaldi ezberdinetan parte hartu ohi du giroa alaituz.
- Hostotsa abesbatza: Koru herrikoia izaki, herria du jarduteko eremu, Jesus Mari Esnaola-ren zuzendaritzapean.