Albisteak
Atzealdea OSTATUAREN ERABERRITZE LANAK BURUTU DIRA
2023·11·22
Lizartzako Udalak herriko Ostatuaren zaharberritze integrala burutu du. Lan huen helburua Ostatuari bultzada bat ematea izan da, urteetan kudeaketa jarraitu izateko eta eskaintzen dituen zerbitzuak hobetu ahal izateko.
Egindako lanen artean honakoak dira nabarmenenak:
- Sukaldea handitu eta tresna zein elektrogailu berriez hornitu da.
- Barra, jangela eta terraza berriak egin dira.
- Altzariak guztiz berritu dira.
Inbertsioa BEZ barne 253.076,85 eurokoa izan da. Inbertsioari aurre egiteko Udalak Eusko Jaurlaritzaren LEADER diru laguntzen 2022ko deialdiaren barruan 98.990,83 euroko diru laguntza jaso du. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapen departamentuak ere 74.900 euroko diru laguntza eman du proiektua babesteko.