Alkatearen agurra
Alkatearen agurra
Ongi etorri Lizartzako Udalaren webgunera.
Webgune honetan zehar gure herriari eta udalari buruzko informazioa eskuratu ahal izango
duzu. Udala herritarrengana hurbiltzeko tresna garrantzitsua izatea espero dugu.
Sartu, begiratu eta galdetu jakin nahi duzun edo interesatzen zaizun guztiaz. Eta ez gorde
zure iritziak, iradokizunak eta proposamenak guri jakinarazi gabe.
Eta bukatzeko, Lizartza ezagutzen ez baduzu, bisita gaitzazun gonbidatu nahi zaitut.
Gipuzkoako Tolosaldean kokatua dagoen herria, zatozen lekutik zatozelarik esku zabalik
hartuko zaituen herria.
Iñaki Azpiroz Beldarrain
Lizartzako Alkatea