Albisteak

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA AURREZPEN ENERGETIKOA BULTZATZEKO LANEN II. FASEA BURUTU DA

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA AURREZPEN ENERGETIKOA BULTZATZEKO LANEN II. FASEA BURUTU DA

2022·10·11


Udalaeren lehentasunen artean energia aurrezpena eta energia berriztagarrien sustapena dago. Zentzun honetan 2021ean zehar proiektu garrantzitsua burutu da herrian. Zehazki herriko argiteria publiko osoa LED motako argiekin ordezkatu da, honela aurrezpen energetiko oso nabarmena lortu delarik. Bestetik, mediku etxean 2,68 kwp-ko instalakuntza egin da.

Proiektu hau aurrera eramateko Lizartzako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru laguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen LEADER eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak eskuratu dira.