Euskara
Euskara
Euskara Lizartzarron berezko hizkuntza da: herritarren % 82,4k daki euskaraz. Euskarak lizartzar egiten gaitu eta lizartzarron izanarekin erabat uztartuta dago: euskarak milaka urte egin ditu lizartzarron artean.
Lizartza euskararen arnasgune bat da, eredugarria euskararen normalizazioaren ikuspegitik. Gurean, normal-normal komunikatzeko erabiltzen dugu euskara: etxean, kalean, lagunartean, eskolan... Gurean, normaltasunez transmititzen da euskara belaunaldiz belaunaldi. Gurean, hizkuntza etengabe biziberritzen da.
Hizkuntza batek, biziko bada, nagusi den guneak behar beharrezkoak ditu. Eta euskara nagusi izango den lurgune hori sortu eta sendotzeko helburuz Lizartza Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide da 1991 geroztik.
Navigation Menu
- Udal bulegoak
- Bake epaitegia
- Gizarte zerbitzuak
- Hezkuntza
- Hirigintza
- Lizartzako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Kultura
- Euskara
- Gazteria
- Kirola
- Liburutegia
- Gune ixila
- Ordainketak On-Line
- Zerbitzu Telematikoak
- Kontratatzailearen profila
- Inprimakiak
- Ordenantzak
- Hondakinen kudeaketa
- Lizartzako herri bideen inbentarioa
- Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala . Argitalpenak