Gizarte zerbitzuak

Arduradun teknikoa

Esmeralda Caballero Cea Gizarte Langilea

 

Gizarte zerbitzuen helburu nagusia, herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea da, dagozkien gizarte eskubideak erraztuz. Horretarako beste sistema eta erakundeekin koordinazioan eta elkar-lanean arituko da.

 

Zerbitzuak

  • Informazio, Balorazio eta Orientazio Programa.
  • Familia eta Elkarbizitzako Programa.
  • Aldi baterako edo behin betiko egoitza alternatiboen kudeaketa.
  • Prebentzioko eta Gizarteratzeko Programa.
  • Prebentzio egoerak errazten eta zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzea bultzatzen duten jarduerak sustatzea.
  • Gizarte Kooperazio eta Boluntariotzako Programa.
  • Gizarte esparruan lanean ari diren erakunde guztiekiko koordinazio egonkorra, gizarte partaidetza eta elkartasuna bultzatuz.

 

Harremanetarako

  • Helbidea: Lizartzako Udaletxea. Askatasunaren plaza 1, 20490 Lizartza (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 670 700 / 606 041 399
  • Posta elektronikoa: ongizatea@lizartza.eus
  • Ordutegia: Asteartetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara
  • Oharra: Udaleko Gizarte Zerbitzuak itxita daudenerako, hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuaren telefonoak: 943 22 44 11 edo 112 (Lanegunetan 15:00etatik 20:00etara; Larunbat eta jai egunetan egun osoa)

 TXANDA ALDEZ AURRETIK HARTU BEHAR DA

 

Lotura interesgarriak

www.gipuzkoa.eus/eu/web/gizartepolitika/hasiera

www.euskadi.eus/web01-s1enple/eu/

www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/

www.behagi.eus/eu/adierazleak/lizartza/p-163