sarrera herriko jaiak

Lizartzan bi fetxa nabarmendu ditzazkegu. Alde batetik Ihauteri jaiak eta bestetik herriko jaiak.

Herriko jaiak

LIZARTZAKO IHAUTERIAK

Gipuzkoan Inauterien Jaiak 1936ko Gerra Zibilaren ondoren debekatuak izan ondoren ahaztu egin ziren. Herri gutxik ez ezik, hauek Udaberriko Jaiak bezala ospatzen zituzten, gainontzekoek ospatzeari uko egin zieten, nahiz eta tradizio zahar hauek ez ahaztu. Debekuaren altxatzearekin batera ospakizun hauek berpiztu egin ziren, batzuek kutsu urbanoagoarekin (desfileak, karrozak, mozorroak,...) eta besteak tradizio handiagokoak, Ohizko Inauteriak, bertan diru-eskeak, dantza tradizionalak eta bestelako konpartsak burutzen zirelarik.

Lizartzan 1955ean nekazal-inauteria berreskuratzen da, dantzari, puska-biltzea, mozorroak eta abarrekin...

Aipagarria da gaur egun Otsolar dantza taldeak inauterietan kaleratzen duen Lizartzako Ihaute Dantza. Dantzarien taldeak, kapitainak, sarjentuak, zaldidunek eta espentzieroek (zerbitzariek) osatzen dute konpartsa.

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, 'Diana' abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza.

Tolosako ihauteriak baino astebete lehenago ospatzen dira Lizartzan.

Herriko jaiak

 

HERRIKO JAIAK

 Lizartzako jaiak Irailak 8an dute egun haundia, Sagrarioko Amabirjina. Fetxa honen inguruan ospatzen dira herriko jaiak.