KIROLA

Erik Jaka Soroa BAIKO PILOTA elkarteko pilotaria eta Xubane Uribarrena De La Peña ARRAUN LAGUNAK elkarteko arraunlaria 

 

Aztinondo pilotalekua da, herriko kirol azpiegitura nagusiena.

Pilotalekuaren erabilpena edozeini irekita dago eta erabat dohainezkoak d. Halere, Aztinondo pilotalekuan hainbat entrenamentu eta txapelketa izaten dira urtean zehar eta Lizartzako Herri Eskolako ikasleek erabili ohi dute eskola orduetan. Beraz, kirol azpiegitura honen erabilpenean lehentasuna dute jarduera hauek. 

Bestalde herriko plaza futbolerako, saskibaloierako zein beste edozein kirolerako irekia dago herritar zein bisitarientzat.

Erabilera anitzeko gela batekin ere kontatzen du herriak, bertan ikasturtean zehar kirol iharduera ezberdinak antolatzen ditu udalak, hala nola mantenu gimnasia, pilates edo hipopresibo ikastaroak.

 

Herriko Kirol Elkarte nagusiak ondokoak dira:

 

Otsabio Kirol Elkartea

Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu. Azpimagarrienak:

  • Haurrentzako pelota eskola
  • Urte zahar eguneko “San Silbestre” lasterketa
  • Urte berri eguneko Otsabiorako igoera

Kontakturako e-maila: otsabio.lizartza@gmail.com