Kokapena
Kokapena
Lizartza Gipuzkoako ekialdean eta zehazki Tolosaldeako eskualdean kokatua dagoen udalerri euskalduna da. Herri mugakideen artean Gipuzkoa aldetik Leaburu, Gaztelu, Orexa, Tolosa, Altzo eta Berastegi aurki ditzazkegu. Nafarroa aldetik berriz Araiz bailara eta Areso herriak ditu mugakide.
Ingurune natural paregabea dauka, baserri zoragarriz inguraturik. Hirigunea ere xarmagarria da eta horrenbestez, udalerri hau zinez toki magikoa da. Araxes ibaiak bustitzen du udalerria, eta Otsabio (789 m) mendia dauka zaindari.