Herriko elkarte zein norbanakoei kultur ekimenak bideratzeko diru-laguntzak ematea.
Herriko kultura elkarte eta taldeekin kultur arloko koordinazioa eta sustapena.
Lizartzako jaiak antolatzea.
Herriko kultur agenda koordinatu eta argitaratzea.
Udal baliabide eta azpiegiturak herriko kultur elkarteen eskura jartzea.
Elkarlanean aritzen garen kultur erakundeak
Kalamatrike Euskara eta Kultura taldea: Lizartzan antolatzen diren hainbat kultur ekitaldiren antolaketa burutzen dute. Batzuk aipatzearren, Udako kultur ekitaldiak, Zinea Kalean, Gau Beltza, Kulturaldia…
Otsolar dantza taldea: ikasturtean zehar Euskal Dantza ikastaroak antolatzeaz arduratzen da. Lizartzako Ihauterien antolaketa ere bere gain hartua du. Bukatzeko azpimarratu Lizartzako Dantzak mantentzeko egiten duten lana.
Isk&bila txaranga: Herritarrez osatutako talde irekia da. Herriko ekitaldi ezberdinetan parte hartu ohi du giroa alaituz.
Hostotsa abesbatza: Koru herrikoia izaki, herria du jarduteko eremu, Jesus Mari Esnaola-ren zuzendaritzapean.
OHARRA: herriko elkarteei buruzko informazio gehiago nahi izan ez gero, jarri harremanetan Udal bulegoekin.